XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gure aitak lantegian bearr-egiten dau.
Kepa'renak ostera soloan.
Eta Yon'ena itxasora yoaten da, arrantzara.
Gure amak yosten diardu etxean.
Kepa'ren arrebak beyak zaintzen dauz.
Ta Yon'enak saregiñak dira.
Gure aitari langilea esaten dautsoe.
Kepa'ren aitari lugiña.
Ta Yon'enari arrantzalea.
Zelan arrtzen dira arraiñak? -
Zeintzuek sarez? Zeintzuek amuz?.
Zer ete-diñotse euli-ameak bere eulikumeei? Adi-adi gagozan, eta zerbait ulerrtu dagikegu:
- Au entzunda, eulikume txikitxu batek bere buruari dirautso: Nik, ba, bein eztia dastau izan dot: gozo gozoa da.
Ostera be dastauko dot.
Eta barriz eztitara yoanda, bertan oratuta itto zan.
Zelan kendu ala gitxitu dittekez?.
Beste gauza bat orain.
Euli-ameak bere umeei emon eutsen onua ona ete-zan?.
Bai zergatik? - Atsegin diran gustiak ez diralako beti onak izaten.
Orrela, ezti-gañean, ebillan eulia, bertan itto zan.
Barrdin, ardaotara yoan zana bertantxe zoratuta itto zan.
Barrdinbe, argitara urbilddu zana, bertan erre zan.